XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sartzean suertatzen zela eta horregatik zeraman oliontzia eskuan, edozein intrusoren kontra disparatzeko prest.

Izan ere, burdin meatzetatik labe garaietara bidean, hirigunea zeharkatu bitartean arazorik ez egon arren, hiri bazterrera hurbiltzean, uribean barrena, oztopo franko gertatzen zirela bazekien.

Iragaten ari ziren aldean, bereziki, bihurgune batetik irten eta berrehun bat metrotako bide zuzena hartzean.

Ezkerrean etxe berri desberdinetako lerro bat eta eskuinean bi pisutako etxetxo zaharrak, denak berdintsuak, atariak trenbidera perpendikularki zihoazen kantoietan zeuzkatenak.

Ez dakit oso ondo trenbidea ala etxe horietako biztanleak, zein babesteko zen bi eremuen artean altxatzen zen porlanazko hesi baxua.

Baina hesiari aldizka agertzen zitzaizkion burdin barra bertikalek adierazten zutenez, nonbait, garai ezezagun batean babesteko sare bat egon zela han.

Trenak alor arriskutsua zeharkatu zuen eta ezkerreko erreboltan galdu zen haruntzagoko zubirantz.

Burnibide estu distiratsua trena iragatearen hatz bakartzat geratu zenean, hesiaren atzetik burua agertarazten hasi nintzen, oso astiro, sioux baten begiradaz.

Bidea libre zegoenez, azkar aritu nintzen: hesitik bestaldera jauzi, belar gorrizko eremu txiki bat zeharkatu eta burdinbidearen (...)